XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Teknika: denbora lerroa

JOKO OLINPIKOAK

Denbora lerroa iraganeko garaiak irudikatzeko modu sinpleena da.

Denbora lerroren bat aztertzen badugu, aro jakin batek zenbat denbora iraun zuen jakin dezakegu. Historiako etapa luzeenek laburrenek baino espazio gehiago betetzen dute denbora lerroan.

Halaber, denbora lerroaren bidez jakin dezakegu historian zein ordenatan jazo ziren gertaerak.

Gertaera zaharrenak denbora lerroaren ezkerraldean ala goialdean kokatzen dira eta modernoenak, ordea, eskuinaldean ala behealdean.

3. Zure bizitzaren denbora lerroa egin

Egin zure bizitzaren denbora lerroa.

Aukeratu zure bizitzako sei gertaera garrantzitsuenak eta idatzi noiz jazo ziren.

Gertaerak / Urteak

Idatzi zure jaiotzaren urtea lerroaren hasieran eta aurtengo urtea lerroaren amaieran. Osatu erdiko urte guztiak. Idatzi gertaera bakoitza toki egokian.